Sorginen Txabola trikuharria Euskadiko dolmenik garrantzitsuenetarikoa da, ziurrenik inguruko trikuharrietatik handienetakoa eta egokienen kontserbatu dena da.
Trikuharria 1935ena aurkitu zuten. Ganbarak itxura poligonala ematen dioten 9 lauza ditu eta galeria berriz, 5 lauzak eta estali batek osatzen dute. Estalki hori hiru zatitan banatuta aurkitu zuten, ganbararen barruan, zaharberritu ostean bere ustez bere lekua zen tokian jarri zuten.
Indusketetan hainbat tresna aurkitu zituzten: aizkorak, zeramika-zatiak, esku-errotak, eraztuna, Eta baita giza hezurrak ere.
Herriko jaien bezperan, (abuztuaren 15ean ospatzen dituzte) akelarre bat antzezten dute dolmenaren alboko zelaietan. Akerraren eta sorginen aitzakian, festa ederra ospatzen dute.
Monumentu mota: Monumentu megalitikoa.
Aroa: Historiaurrea, Kalkalitiko garaia.
Hirigunetik zenbat distantzia: 1 km.