Elvillar - Bilarwww.elvillar.es
disminuir fuente ampliar fuente

JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN ELIZA

ORDUTEGIA
Mezak:
Igandeak: 11:00
Ostegunak: 17:00

Jasokundeko Andre Mariaren eliza eraikin itzela da; izan ere, herriko gazteluaren gainean eraiki zuten XVI. mendean. Gazteluko hormak izan zirenak ikus daitezke, oraindik ere, elizaren sarrera nagusian.

Nabea altuera handikoa da eta saloi formako oinplanoa du. Sabaia, aldiz, izar formako gurutze-gangak osatzen du.

Eraikin osoa ikusgarria bada ere, korurako sarrera aipatzekoa da. Harrizko eskubanda duen eskailera bat igo behar da. Sabaian harlanduzko ganga obala dago, eta goiko eta beheko ateek pilastrak eta frontoiak dituzte.

Pontea ere XVII. mendean egindako artelan dotorea da. Koloma ildaskatu baten gainean jarria dago eta apaingarri ugari ditu.

Erretaula nagusia Errioxako garrantzitsuenetakoa da. XVI. mendean egin zuten, nahiz eta mende bat geroago urreztatu zuten. Jesusen bizitzako hainbat pasarte, San Joan eta Arrosarioko Andre Maria daude irudikatuta.

Monumentu mota: Eliza.

Estilo artistikoa: Gotikoa.

Aroa: XVI. mendea.

Iharduerak: Tarteka abesbatzen kontzertuak eta bestelako musika emanaldiak egiten dira.

 



Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative