ESTÁ EN: Euskara/ Turismoa/ Ibilbidea
Elvillar - Bilarwww.elvillar.es
disminuir fuente ampliar fuente

IBILBIDEA

DATU TEKNIKOAK

DistanTzia:    13,8 km.
Iraupena:     3,30 h.
Garaiera:       225 m.
Kartografia:   (E: 1/25000)
Zailtasuna:     Gutxi
Interesguneak:        Trikuharria Chabola de le Hechicera
                            Abrigo de los Husos-eko indusketa
                            La Uneba Iturria
                            El Encinar Trikuharria

Oharra:           ibilaldi gehiena pista asfaltuta eta legarrezko pistatik egiten da.


IBILBIDEA

ibilbide honetan historiaurreko zenbait arrasto ditugu eta gainera paisaian kontraste handiak ikus ditzakegu; mahastiak, artadiak, errekak (Uneba, adibidez) edo sakanak (adibidez San Gínes ibaiarena agertzen zaizkigu.

Bilar herriko elizatik ateratzen gara. Herreria kalea hartzen dugu medebalderantz eta ondoren ezkerreko bidea hartzen dugu. Kalea amaitzen denean lurrezko pistatik jarraituko gugu Uneba errekara heldu arte. Zubi txiki bat gurutzatuko dugu eta bidexka txiki batetik gora egingo dugu pista asfaltatu batera heldu arte. Pista horretatik eskumarantz gora egiten dugu eta 50 bat metro ibili ondoren gure ezkerrean dugun pista hartuko dugu. Pista horrek La Hechicera Trikuharrira eramango gaitu. Trikuharri handi hori arte eder baten parean dago.

Iparralderako bidea hatzen dugu Kantabriako Mendilerroaren noranzkoan, mahasti eta zerealan artean dugun pista asfaltatu batetik. Eskumarantz jarraitzen dugu aurrean beste pista batekin topo egin arte. Pista horretatik ezkerrerantz jarraitzen dugu eta zuzen luze batetik joango gara. Beti iparralderantz goaz., Peña del Leon tokirantz. Hurrengo bi bidegurutzetan erdiko bidea hartzen dugu. Bigarren bidegurutzea pasatu ondoren, mahastiak desagertzen doaz eta zereal-soroak agertzen dira. Pista hori utzi gabe, indusketa txiki batera heltzen gara. Zaila egiten zaigu indusketa horretara heltzea, malda handia baitago. Behin indusketara heldu ondoren, eskumatik inguratuko dugo eta bidexka txiki bata hartzen dugu ipar-ekialderantz.

Bide horretatik jarraituko dugu eta konglomeratuko haitz handi bat pasatzen dugu. Bide hori haniko iluna da artadi oso itxi batetik baitoa, Baso horretan hainbat espezie ikus dizakegu, adibidez ezpelak, erratzak edo ipuruak. 350 metro ibili ondoren Abrigo de los Husos aztarnategi arkeologiko garrantzisura heltzen gara. Aztarnategi arkeologiko hozi ezinbestekoa izan da bertako ikerketa arkeologikoetan.

Hortik abiatuta, bidexka txiki batetik jarraitzen dugu ekialderantz. Laster amaitzen zaigu bidexka hori, baina hormaren kontra jarraitzen dugu, arte eta sasien artean, eta Uneba Iturria Helduko gara. Iturri hori 35 metroko garaieran pareta harritsutik ateratzen den iturburua da.

Los llanos Trikuharritik hurbil bagaude ere, atzera egin behar dugu Uneba Iturriaraino eraman gaituen pistatik, eta hiru bide dituen bedegurutzera heldu behar gara. Hementxe ezkerreko pista hartzen dugu. Pista horrek Uneba erreka zeharkatzen du eta beste bidegurutze batera eramaten gaitu. Bigarren bidegurutze batera eramaten gaitu. Bigarren bidegurutze horretan ezkerreko bidea hartzen dugu berriz ere. Kilometro batera elkargune bat topatzen dugu eskumarantz okertzen gara Los Llanos Trikuharrira heldu arte.

Berriz lehen egindako bidea egiten dugu eta hegoalderantz jarraitzen dugu. Urrunean Bilarreko eliza garrantzitsua ikusten dugu. Elizan bertan amaitzen da gure ibilbidea.

Mapa del recorrido


Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Todos los derechos reservados.
Web site desarrollado por DMacroWeb mediante la herramienta DM Corporative